XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) halako kasuak ez dira santzio edo zigortzat jo behar nahiz eta partikularrari kalte bat suposatu.

Santzioa edo zigorra aurrikusia izaten da baita ere baina ez arauaren ondorio bezala baizik eta beste arau bat hautsi edo urratu denerako.

Sortutako kaltea ordaindu behar izatea berez kaltea da, baina horri beste kalte bat gehitzen zaio, alegia zigorra.

Horregatik bigarren bereizketa egin behar da zigorra eta kaltearen ordainketa hutsaren artean.

Erantzukizun juridikoak eskatzen du egindako kaltea ordaintzea.

Kalte hori izan daiteke kontratu erlazioaren gertakizuna eta kasu honetan kontratuak berak gobernatuko du kaltearekin zer egiten den.

Baina kaltea sor daiteke kontratu erlaziotik at, eta orduan erantzukizunaren printzipioak sartzen dira: egindako kaltea ordaindu edo konpentsatu egin behar da eta ordainketa horrek erantzuleari kalte bat suposatzen dio, baina ordaindu beharraren arrazoia eragindako kalteagatik indemnizatzea da, ekitateak eskatzen duena.

Hor ez dago zigorrik, indemnizazioa baizik.

Beraz posible zaigu orain zigorraren ezaugarriak aipatzea.

Zigorrak gogortasuna dakar.

Aurrikusitako betekizuna edo araua bete ez denean urrapenagatik ordaindu egin behar da.

Urratu den betekizun edo arau horrek ongi juridiko bat babesten zuen, eta urrapenak ongi juridiko horren galera ekarri du.

Galera horri zuzenbidea ez betetzea bera gehitzen zaio.

Logika ez da horrenbeste kalteagatik indemnizatzea baizik eta urrapenagatik ordaintzea.

Ordainerazi ahal izateko indarra behar da, eta zigorraren atzetik beti aurkituko dugu nagusitasuna, subirania edo inperium ideia, ordenamendu juridikoaren autoritatea eta hertsakortasuna, zuzenbidearen indarrezko alderdia.

Zigorraren atzetik disuasioa edo uxapena dago.

Zigorra ezartzeko ez da eskatzen errua egotea, baina bai urratzaileari bere ekintzagatik ezartzea.

Urrapenaren egoera zehatza neurtu egingo da balizko osagarri aringarri (adibidez bultzatua egotea, jasanezineko beharra, etab) edo zamagarriak (doloa, errua, negligentzia nabaria) kontuan hartuz.

Zigorra arau batean aurrikusiz mehatxua egiten da: inork halako betekizuna hausten badu, zigortua izanen da.

Zigorra ezarriz lortu nahi da urratzailea edo beste urratzaile potentzialak ikaratzea araua berriz hautsi ez dezaten: halako batek araua urratu du eta zigortua izan da!

Horregatik bereziki garrantzitsua da zigorra aurrikusia edo ohartemanda izatea, ahalik eta zehaztasun gehienekin.

Subirania, indarra edo inperium osagarria dagoelarik bermak eta kontrolatzeko aukera areagotu behar dira.

Oinarrizko arau batek erakunde bati zigorrak aurrikusi ahal izateko eskuduntza edo potestatea eman behar dio.

Oinarri juridiko horrek gizartearen izenean zigortzeko aukera ematen du.